Maysonnave informatika

2006ko martxoan sortu zen, eta denborarekin eta bildu esperientziarekin, gure gaitasunak zabaldu ditugu: Webguneak sortzen ditugu, enpresa ttipi eta ertainen kudeatzeko baliabideak (Sage, Ciel, EBP) baditugu, eskolendako “ikasgela mugikorrak” konfiguratzen ditugu, internet sarea konfiguratzen… Partikularra, enpresaburua, elkarte edo elkargo arduraduna baldin bazara, dei gaitzazu 06 71 66 35 87 zenbakira edo www.ordinazen.com webgunea bisita ezazu.

Antibirus garbiketa, ordenagailu eramangarrien konponketa, salmenta, mantentzea zure etxean, datuen berreskuratzea, instalazioa, konfigurazioa zure etxean edo gure lantegi berrian, Samatzen, hitzordua harturik:

06 71 66 35 87
Maysonnave Informatikak “Répar’Acteur” labela badu

Gure zerbitzuak

Konponketa, instalazioa

Zure etxean edo gure lantegian lan egiten dugu mikroordenagailuetako elementu guziak laster konpontzeko.
Esku ordenagailuak, tabletak, unitate zentralak. Pantaila, disko gogor, teklatu ordezkatzea

Webgune sorkuntza

Baliabide prest-prestak proposatzen dizkizugu eta webgunearen kudeaketa sinplifikatua egiteko .

Formakuntza

Baliabide prest-prestak proposatzen dizkizugu eta webgunearen kudeaketa sinplifikatua egiteko formakuntza.

Informatika salmenta

Beharrezko materiala hornitzen dizugu eta erosteko aholkatzen zaitugu. Erabiltzeko prest diren ordenagailuak hornitzen ditugu.

Kudeaketa/fakturatze softwareak

EBP, Sage, Batigest enpresa kudeatzeko softwareak saltzen eta instalatzen ditugu enpresa ttipientzat eta saltegientzat.

Datuen berreskuratzea

Disko gogorra andeatua, krask egitea, ordenagailua matxuratua, e-mailak galduak, fitxategiak ezabatuak… Laguntzen ahal zaitugu, deus ez da galdua.