Mac eta PC konponketak

Informatika eta Internet: laguntza eta konponketak
Bulegoko ordenagailuen eta eramangarrien konponketa

Materialaren konponketa, instalazioa eta optimizazioa

Ordenagailuetako osagai guziak konpontzen ditugu, adibidez: Hornikuntza kable baten ordeztea, memoriaren gehitzea, disko gogorra eta grabagailuaren instalatzea, plaka nagusia, prozesadorea edo txartel grafikoa eguneratzea, edo konpontzeko edo zure material informatikoaren eta periferikoen mihiztatzeko eta optimizatzeko.

Material berriaren edo bigarren eskukoaren salmenta

Zure beharren arabera materiala hornitzen dizugu eta erosteko aholkatzen zaitugu. Sar zaitez gurekin harremanetan, material berria eta bigarren eskukoa badugu (heldu arau).

Sistema eragilearen konponketa eta garbiketa.

Zure ordenagailua gero eta emekiago doalarik, leihoak irekitzen dira zuk nahi gabe, gauza bitxiak egiten dituelarik.

Garbitu behar da: zure sistema antibirusaren eta antispywarearen bidez arakatuko dugu, behin behineko fitxategiak, kukiak eta erregistro basea garbituko ditugu, disko gogorra desfragmentatuko, segurtasuna kontrolatuko eta gomendioak emanen.

Norbanakoa bazara, lanaren kostua apaltzeko, proposatzen dizugu operazio hori gure lantegian egitea.

Interneten instalazioa eta konfigurazioa.

Internet instalatzea ez da beti erraz, eta gehienetan telefonozko laguntzarekin ezin da harremanetan ezarri. Batzuetan guti aski da arazoaren konpontzeko

Beste batzuetan zure operadoreak hornitu modemaren parametroak konfiguratu beharko dira. Modem ororekin lan egiten dugu, edozein izanik ere zure operadorea.

Zure periferikoen instalazioa eta konfigurazioa

Instalazioak ez du arazo handirik sortzen, baina bateraezintasunak gerta daitezke. Konfigurazioa eta erabilera optimoa ez dira beti errazak periferiko zenbaiten kasuan. Formakuntza pertsonalizatu baten gaia ere izan daiteke.

Zure ordenagailuaren babestea bidegabeko sartzeen kontra.

Troiatar, kontrolagailu, spam, birus, programa baztergarri franko daude eta azkenean zure sistema eta konexioak geldotzen edo suntsitzen dituzte. Software espioiak aipatu gabe, hauek dena ikertuko baitute, eta gehienetan ez zure onerako.

Haien eragina mugatzeko baliabideak proposatzen ditugu software libreen bidez edo dohainik diren bertsioen bidez. Ordaintzen diren software batzuk eraginkorragoak dira; hautatzeko eta erabiltzeko kontseiluak emanen dizkizugu.

Babeskopiak egiteko eta datuen berreskuratzeko baliabideak

Gure lanaren karietara edo zuk hala galdaturik, zure sistema osoaren segurtasunezko babeskopia egitea proposatzen dugu. Sistemaren irudi osoa egiten dugu sistema osoa berritzeko edo zure babeskopien osatzeko.

TCP/IP sarearen, WIFIaren instalatzea…

Etxeetan edo enpresetan gero eta informatika tresna gehiago bada. Gero eta teknologia berri gehiagok sarea behar dute. Interkonexio baliabideak plantan ezartzen ditugu elkarren arteko komunikazioa laguntzeko eta konexioen partekatzeko: Ethernet kable sarea, TCP/IP, Wifi sarbide-puntua, bluetooth teknologiak.

Zerrenda hau ez da osoa, sar zaitez gurekin harremanetan zure beharren azaltzeko.